Getxo Errugbi Taldeak ez dauka etorkizunik horrelako gazteekin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 25a, 23:27

Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Duela hamar urteak baino makalagoak dira oraingo gazteak, eta ez dut ulertzen. 1991etik 1993ra hiru errege kopa irabazi zituen Getxo Errugbi Taldeak, 1994an liga eta urtebete beranduago beste kopa bat. Lau urtetik hona, aldiz, burua ezin altzaturik dabiltza. Kategoria galtzera ere heldu dira eta asko kosta zitzaien hurrengo urtean Ohorezko Mailan berriro sartzea. Orain, osta-osta mantendu egiten dira errugbiaren elitean.

Zer gertatzen zaio gaur egungo gazteriari? Zer dela eta ez dira lehen bezala zelaira irteten? Nire ustez, guztiaz paso egiten dute oraingo gazteak, ez die ezertxo ere axola. Errua beraiena edo beste batzuena izango da. Hala ere, zenbat denboran egongo da onenen artean Getxo Errugbi Taldeak? Denborak esango du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun