Guraso eta umeen zaintzaileentzako euskara ikastaroak antolatu ditu Uribe Kostako Mankomunitateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 27a, 21:37

Aita-amentzako zein umeak zaintzearekin zerikusia duten pertsonentzako euskara ikastaroak antolatu ditu Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, aipatu erakundea osatzen duten udalekin batera. Besteak beste, "Gurasoak Lagunduz" egitasmoa antolatu dute 12 urte edo gutxiago duten umeen gurasoei (edo zaintzaileei) euskarazko prestakuntza berezia emateko, euren seme-alaben etxerako lanak uler ditzaten eta, aldi berean, haiei ikasten laguntzeko. Beste alde batetik, "Hasiberriak" ekimenak hasiera hasieratik hizkuntza ikasteko aukera emango die aita-amei. Azkenik, "Euskal Jolasak" izeneko ikastaroetan hainbat euskal jolas eta kanta erakatsiko zaizkie, umeekin euskaraz jolastu ahal dezaten. Ostiral honera arte (urriak 29) dago izena emateko aukera.

Barrika, Gorliz, Lemoiz, Sopela eta Urdulizko udalen webgunetan daude ikusgai ikastaroen oinarriak (hartzailek, ikastaroaren helburua, baldintzak, ordutegia, matrikularen prezioa, izena emateko lekua, dirulaguntzak, aurkeztu beharreko agiriak...) eta izena emateko orriak.
Berangon (94 668 00 08) eta Plentzian (94 677 32 10), berriz, telefono zenbakira deitu beharko da informazio eske. Hala ere, ondoren dauden Sopelako Udalak ateratako ikastaroen oinarrien dokumentuetan udalerriko izena elkartrukatu besterik ez da egin behar, aipatu ekimenen inguruko informazio izateko, nork bere herrian.

Ikastaroen inguruko informazioa (Sopela):

Gurasoak Lagunduz.pdf

Hasiberriak.pdf

Euskal Jolasak.pdf

Izen emateko orriak:

Barrika matrikula.pdf

Gorliz matrikula.pdf

Lemoiz matrikula.pdf

Sopela matrikula.pdf

Urduliz matrikula.pdf
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun