Euskal naziotasunaren aldeko dinamika abiatuko du Segik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 27a, 23:40

Gaur batzar irekia egin du Segik Leioako EHUko campusean, "intsumisioaren ezinbestekotasunaz hausnartu eta eztabaidatzeko". Izan ere, 'Ez gara frantsesak eta ez espainolak. Euskaldunak gara eta kitto' lelopean, intsumisioaren aldeko kanpaina abiatu dute abendura bitartean. Bi dira ekimenaren oinarriak: bata, naziotasuna; eta bestea, lurraldetasuna. Unibertsitateko txartelean EHNAren zenbakia jasotzearen aldeko kanpaina egingo dute, besteak beste. Baita batzarrak ere, herri eta auzoetan.

Berria egunkariak jasotako adierazpenen arabera, "Euskal Herriak bizi duen zapalkuntza eta gure bizitzako egunerekotasunean, alor guztietan jasaten dugun ukazio eta inposaketari aurre egin eta Euskal Herria eraikitzeko ezinbesteko lanabesa da intsumisioa" Segiren iritziz. Esan dutenez, "euskal gazteriak intsumitu besterik ezin du egin inposaketa eta ukazioaren aurrean".

Horregaitik, intsumisioaren aldeko kanpaina abiatu dute.

Azaroaren 11n intsumisioa eguna egingo dute. Lanuzteak, geldialdiak eta mobilizazioak egingo dituztela iragarri dute.

Abenduan ere mobilizazioak egingo dituzte. 6,7 eta 8an herri eskolak egitea proposatu dute, eta 3an mobilizazioak egingo dituzte.

Gaiaren inguruko berriak:

Intsumisio kanpaina abiatuko du Segik euskal naziotasunaren alde - Berria (2004 Urr 28)

Intsumisio kanpaina abian da Euskal Herriko esparru orotan - Gara (2004 Urr 28)

"Ez frantsesak ez españolak, EUSKALDUNAK ETA KITTO!" - Gaztesarea
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun