Ildo horretan, erakunde armatuko kideak "eta euren lagunak merezi duten tokian, hau da, kartzelan" egon behar direla adierazi du zinegotzi popularrak, "hain zuzen ere hori delako herritar guztiak libreago egiten dituena". Arruek gaineratu duenez, "ezer gutxi negoziatu daiteke terroristekin, errenditu eta armak utz ditzatela ez bada". Izan ere, bere hitzetan, "bakea ezin da negoziatu, horixe bera urratzen dutenekin, herritar zintzoak erahilez, baituz edota horiei estortsioa eginez".
Getxoko PPko bozeramaleak azaldu duenez, "horrelako polizia operazioengatik poztu egin beharko litzateke Getxo bezalako udalerri bat, ETAk askotan eraso duelako, euren ideiak defenditzeagatik pertsona askok bizkarzainarekin irten behar direlako kalera eta iraultza zergaren bidez estortsioa egiten zaien auzotar asko dagoelako" bertan.
Azkenik, "beldurragatik edota presioengatik, indarkeria erabiltzen dutenen aurrean amore ematea eta benetako biktimak baztertuz beraien alde jartzea ez da onargarria Zuzenbidezko Estatuak", Arruek esan duenez, Eskoriatzan gertatutakoa gogora ekarriz.