Mikel Sotok, bere kasua gogoratuz, urriaren 21ean Algortan emandako hitzaldian esan zuenez, "ez gara hasiko eztabaidatzen Aimarrek horretan zerikusirik eduki duen ala ez, ez diegu esango Aimarrek deklaratutakoa sinistu behar dutenik ere. Guk exijitu exijitzen dugu espetxeratu eta zigortu nahi badute benetako eta funtsezko frogak aurkeztu ditzatela gutxienez. Bitartean, Aimar, euren legeen arabera ere, kalean izan beharko litzatekeela aldarrikatu nahi dugu".
Kepa Saratxaga, Arkaitz Goikoetxea, Endika Lejarzegi algortarrei eta beste sei gazteri, azaroaren 2tik 5era, Espainako Entzutegi Nazionalean egingo dieten epaiketaren harira eman zuen hitzaldia iruindar gazteak.
Gaiaren inguruko berriak:
Aimar Hidalgo eta beste bi gazteak espetxera bidali dituzte (2004 Urr 22)
Informazio gehiago:
e-mail: oihua@barrutik.org
Oihu@ artxibategia: fitxategi guztiak