Baliteke azarorako kalean egotea Iñaki Sanchez Erromoko presoa

Iñaki Sanchez Melendo "Peke" euskal preso politikoa 2005eko urtarrilaren 1ean dauka Mansillako espetxetik (Leon) kaleratzeko data. Dena dela, lehenago ere kalera daiteke hainbat erredentzio aplikatuez gero. Hala ere, Sanchezek berak lagun bati bidali eta Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduko oihu@ agerkari elektronikoan (2004 Urr 24) argitaratutako gutunean adierazten duenez, horrela izango denik ez du uste Itzubaltzeta / Erromoko presoak, "azken aldian, putakeriak bata bestearen atzetik izaten direlako" kartzela barruan.

Horretaz gain, bisitekin arazoak dituela esaten du gutunean Sanchezek. Amnistiaren aldeko mugimendukoek azaldu dutenez, abuztuaren hasieran hasi ziren aipatutako arazoak:

"Egun batetik bestera onartuta zeuzkan bisiten zerrenda hartu eta besterik gabe zerrendan denbora gehien daramatenak ezabatu zizkioten. Bisita egiteko lagunen zerrendan azken urtean onartutakoak eta epaileak autoaren bidez onartu dizkionak bakarrik utzi zizkioten. Esan zioten zerrenda oso luzea zela eta funtzionarioek prolemak edukitzen zituztela.

Pekek 2004eko abuztuaren 1ean espetxeko segurtasun arduradunarekin eta akordio batera iritsi ziren: zerrenda berri bat egin eta egun gutxitan tramitatuko ziotela onartua izateko. Abuztuaren amaieran erantzun zioten espetxeko agiri ofizial batez esanez tramitatutako zerrendan agertzen ziren guztiak onartuak zituela, baina orain telefonoz bisita hartzeko deitzen duten zerrenda horretako pertsonei esaten diete ez dutela bisita baimenik. Horrela dabiltza, eta oraingoz aurreneko zerrenda hartan gelditu zirenak bakarrik joan ahal dira bisitatzera".

Gutuna

"MANSILLA, 2004-10-14. Aupa Sendia. Hemen naukazue kaleratzeko datari buruzko azken berriak emateko. Momentuz, 2005eko urtarrilaren 1ean da, hau da, URTEBERRIAN, harrigarria, ezta? Hala ere, 50 egun dauzkat zintzilik, beraz, datorren hilabetearen bukaeran (azaroa) azaaterako nintzateke. Hala ere, ez dut horrela uste, azken aldian putakeriak bata bestearen atzetik izaten direlako: kartzelan erredentzioei buruzko azken agiriak galdu zituzten eta visiten kontua inoiz baino txartoago dago. Ordezkoaren elkarrizketa eskatuta daukat jada, pasa den astean ere kriton istilua eduki nuelako. Berriro ere arazoak badituzue XELO (Pekeren neskalaguna) abisatu ahalik eta lasterren, bale?. Xehetasun gehiago emango dizkizuet gai hauei buruz. Bitartean, laster arte eta cava freskatzen jar ezazue, denbora gutxian zuekin egongo naiz eta. BESARKADA BERO BAT! JO TA KE!! PEKE"

Informazio gehiago:

e-mail: oihua@barrutik.org
Oihu@ artxibategia: fitxategi guztiak
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun