Isolamendua: zuloaren zuloa - Galder Bilbao "Txapi" / euskal preso politikoa

Galder Bilbao "Txapi" (Algorta) euskal preso politikoak Soto del Realen euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien isolamendu eta bakartze neurriei buruz bidalitako gutun irekia eta bertsoak. Gutun eta bertso horiek bakoitzak ahal duen neurrian zabaltzeko eskatu du.





2004. urteko urriak 12, 21:20, txaboloan.

Kaixo lagunok!

Galder, Txapi nauzue Soto del Realeko kartzelatik, etxetik ta maite dudanengandik 500 bat km.tara. Urtetxo bat betetzen dut harresi ta barrote artean egun hauetan, baina ene egoera pertsonala ez da zeuengana hurbiltzeko dudan aitzakia, baizik etaisolamenduaren gai kurdelak.

Isolamendua da esan bezala arduratu egiten gaituenak eta Soto del Realeko egoeraren berri ematera gatoz, baina egoera kaxkarragoak ere egon badaude bai Espainia zein Frantziako kartzeletan.

Hau da Soto del realeko egoera isolamenduari dagokionez:

> Kartzela hau, diligentziatan dagon edozein emakumeren unean uneko kartzela da, gizonezko Valdemoro den bezala, emakumezkoa Soto del Real da.

> Diligentziatan dauden emakumeak, etengabeko isolamenduan aurkitzen dira gaur egun aislamenduko moduloan: zigorrak betetzeko moduloa alegia.

> Emakumeek egun osoa ematen dituzte txaboloan: beren erropa ta gauza pertsonalik gabe, irrati ta telebista gabe, garbiketa tresnarik gabe, bi orduko patioa dute egunean, baina tailerrik ez, ekintzarik ez ta irteera programarik ez.

> Horrela daramate kide batzuk 5 eta 9 hilabete kasurik latzenetan ta bizibaldintzak ta egunerokotasuna oso gogorra ta geldoa suertatzen zaie. Beste kide batzuk aldiz, egoera berdinean, modulo normalean daude.

> Kide hauek ez dute inolako zigorrik, diligentzietan daude soilik ta epeak luzatu egiten dira epaiketak direla eta, adibidez. Beren bizitza erregimen normalekoa izan beharko luke ta modulo ordinarioan behar lukete egon: dagozkien patio orduekin, programaturiko ekintzeekin (zinema, kiroldegia...)

Arrazoi arbitrario ta ilegal guzti hauengatik, Soto del Realeko preso politikoen asanblada borroka dinamika batean murgildurik dago pasa den urtetik aurrera: planteen bidez, enkarteladak... tentsio uneak izan dira baina baita aurrera pausuak ere.

Justo momentu hontan, gure bozeramaile Xabier Alegriak egin berri du batzar bat kartzelako segurtasun zuzendari ordearekin ta 10 bat egun eskatu dizkigu egoerari irtenbidea emoteko, Sotoko batzarreko kideok burubelarri txapeo mugagabe batean sartzera gindoazenean.

Irtenbidearen klabeak errazak dira: emakumeak modulo ordinariora pasatzea edota isolamenduko moduloan, modulo normaleko bizibaldintza guztiak izan ditzaten. Besterik ez.

Hau da, momentu honatan Soto del Realeko errealitate gordina. Urtea/kurtso gogorra dator, oso, baina iñondik inora ez dugu utziko gure oinarrizko eskubideak zanpatuak izatea: isolamenduari dagokionez (begai batzuen artean), baina baita preso politikoaren estatus politikoari dagokionez, non esuakl herriak bizi duen gatazka politikoaren ondorioz gaude gatibu baina zilegitasun osoz erresoluzio prozesuan parte hartzeko nondik eta kaletik.

Betikoek lagundu zuten gure hurruntasuna diseinatzen, betikoek bage komunikazio medioek, kultur munduak ta giza-plitiko mugimenduek eta guztion artean irtenbidea emon behar diogu, kasu hontan preso politikoek bizi duten isolamendu ta bakartze egoerak gainditzeko.


Isolamendua: zuloaren zuloa (Edozein 8ko nagusiko doinuan, adibidez, "pello josepe tabernan dago"

1
Bertsoak topatu egin dezala
airen bere tokia
batzutan izan daiteke arma
edo eta gozokia
sentimenturik hotzenak ere
jansteko da berokia
euskal gizartearekin adierazle
transmititzeko egokia

2
Bertsoa ahotik doa beti
abiadura azkarra
kartzelan patioa edo zelda
inoiz ez da plaza txarra
hala ere bertsolari asko
dago bakarti xamarra
isolamendua da askontzat
kartzelako lan bakarra

3
Eguna lento, huts ta luzea
noiz joango ote da hobera?
zelda ziega edo txaboloan
airerik gabe itotzera
isolamendu edo aislamendu
bakarturik noa esatera
hamaika hitz aurkitu daitezke
deskribatzeko egoera

4
Maitasun hutsez beterik gaude
ezer ezin da gorrota
musu bi edo besarkada bat
eta odola boroborka
kidea alboan dugularikan
errazagoa da erronka
lortu behar da batera egon
hori dek gure borroka

5
Sasi anaiek eskeintzen beti
traizioa papelan
gaur egun kide ugari daude
egoera oso krudelan
malko bustiak oraindik frexko
oihaneren eskelan
lorea ez dadilla bihurtu
larrosa beltz ta ustelan

6
Sototik sinatuta sorta hau
inoiz ez gaude olgetan
aislamendua ekiditea
ilunak diren geletan
urriaren hamabian bizi
zapaltzaile egun horretan
gure ama lurra hurrun dela
etsaiaren eskuetan

2004. urteko urriaren 12an

Soto del Realen, inoiz baino askeago, aske, libre, free...!

Zuen lagun, Galder.


oihu@
Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren agerkari elektronikoa

Informazio gehiago:

e-mail: oihua@barrutik.org
Oihu@ artxibategia: fitxategi guztiak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun