Epaitutako kideen kopurua 22ra heldu daitekeela ohartarazi dute Algortako gazte asanbladakoek. Izan ere, Aixerrota gaztetxearen eraisketaren ondoren egin ziren Urgull kaleko aintzinako kultur etxearen okupazioan eta San Nikolaseko kanpaldian beste hamaika lagun identifikatu zituen Ertzaintzak.
Hala ere, "Iñaki Zarraoa alkateak udalerrian zortzi gaztetxe bota arren", okupazioa bidea dela "argi" daukate gazteek eta okupatzen jarraituko dutela adierazi dute. "Argi dago, dudarik gabe, gure gaztetxean sinisteagatik eta borrokatzearen ondorioz honelako saziepaiketekin beldurtu nahi gaituztela", azaltzen dute Gaztesareak kaleratutako prentsa oharrean. Hain zuzen ere, "gaztetxeen kontrako aurtengo ofentsibaren lehenengotariko ondorio juridikotzat" jo dute azaroaren 11ko epaiketa.
Bide batez, ostiral honetan 20:30etan, Bilbon egingo den gaztetxeen aldeko "mani+festa+akzioan" parte hartzera deitu dute Euskal Herri osoa. "Bizkaian errealitate berdin bat bizi dugu gaztetxeen alde borrokatzen dugunok, hain zuzen ere, EAJren jarrera faxista. Getxoko alkatea, Bilboko alkatea, Larrabetzuko alkatea, Lekeitioko alkatea... presta zaitezte, gaztetxeen aldeko afera eta borroka geldiezina bihurtu egin da eta", adierazi du Algortako Gazte Asanbladak.
Algortako V. Indabada Mundiala
Besteak beste, auzoan gaztetxea behar dela aldarrikatzeko, "indabada mundiala" antolatu du larunbat honetarako Algortako Gazte Asanbladak. Dagoeneko bostgarren urtea da egiten dutena eta, 350 gazte inguru batzen da San Nikolas plazan urtero. Euren adierazitakoaren arabera, herri mailan "egun seinalatua" da jada. Hori dela eta, Euskal Herriko lagun guztiei luzatzen diote gobidapena.
Ikusi egitaraua agendan
Gaiaren inguruko berriak:
Aixerrotan zegoen etxea okupatzeagatik Algortako 12 gazte epaituko dituzte (2004 Urr 02)
Kaletik kaleratu gaituzte (2004 Uzt 15)
Ertzaintzak San Nikolaseko kanpaldia etenarazi izana gaitzetsi du Gazte Abertzaleak erakundeak (2004 Uzt 13)
San Nikolasen kanpatuta zeuden gazteak bota dituzte Zarraoaren aginduz (2004 Uzt 13)
San Nikolas plazako kanpaldia eteteko eskatu du Getxoko PPk (2004 Uzt 06)
Algortako Gaztetxearen eraisketaren aurka agertu da Gazte Abertzaleak erakundea (2004 Uzt 06)
San Nikolasen mugagabe kanpatzea erabaki dute Algortako gazteek (2004 Uzt 02)
Atzo Urgull kaleko kultur etxea okupatu eta gaur bota dituzte Algortako gazteak (2004 Uzt 01)
Algortako Gaztetxea bota dute. Manifestazioa 20:00etan Gaztetxetik (2004 Eka 30)
Aixerrotan gaztetxea egiteko etxea okupatu izana salatu du Getxoko PPk (2004 Eka 29)
Getxon aste batean bi okupazio: Erromoko Gaztetxea eta Algortako Gaztetxea (2004 Eka 28)
Beste berri batzuk:
Gaztetxeen aldeko mani+festa+akzioa - Indymedia (2004 Urr 26)