Presoek EHUn ikasteko protokoloa onartu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 29a, 22:44

Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak EHUn presoen ikasketak arautzeko protokoloa onartu zuen atzo (urriak 28) aho batez. Gobernu Kontseiluaren arabera, Errektoreen Konferentziaren eta Espetxe Erakundeetako Zuzendaritzaren arteko hitzarmenerako proposamena da onartutako protokoloa. Izan ere, presoek ezingo dute matrikulatu bi erakunde horien arteko hitzarmen markoa sinatu arte. Bestalde, Juan Ignacio Perez Iglesias errektoreak 2004. urterako aurrekontuaren aurreproiektua aurkeztu zuen Gobernu Kontseiluaren aurrean. Aurreproiektuan 32,7 milioi eurotako defizita izatea aurreikusi dute.





Gaiaren inguruko berriak:

EHUk presoen ikasketak arautuko dituen protokoloa onartu du - Berria (2004 Urr 28)

Presoen ikasteko eskubidea aldarrikatu du Etxeratek Leioako EHUko campusean (2004 Ira 23)

Berri gehiago gaztelaniaz:

La UPV aprueba las normas para atender los estudios de presos - Deia (2004 Urr 28)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun