Sumario horrekin zerikusia izateagatik, guztira, 27 lagun auzitara bidaltzea erabaki zuen Garzonek, ETAko kide izatea akusatuta: Juan Mari Olano, Iñaki Reta, Sabino Juaristi, Iñaki Loizaga, Ixone Urzelai, Asier Virumbrales, Julen Zelarain, Aitor Jugo, Jagoba Terrones, Julen Larrinaga, Aratz Estonba, Ainhoa Irastorza, Iker Zubia, Maite Diaz de Heredia, Josu Beaumont, Alex Belasko, Txema Olabarrieta, Gotzon Amaro, Jorge Txokarro, Mitxel Sarasketa, Gorka Zulaika, Jon Beaskoa, Jorge Luis Redondo, Juan Antonio Madariaga, Maitane Mendez, Gari Arriaga eta Julen Arzuaga. Askatasuneko ordezkari Jean Francois Lefort bilatu eta atxilotzeko agindua ere emana dute.
Jaen II espetxeko egoera azaldu du Jagoba Terronesek gutun bidez
Hona hemen 2004ko urriaren 29ko oihu@ agerkari elektronikoan argitaratutako gutuna:
"Iepa zuek!
Edozer baino lehen besarkada handi handi bat bidaltzen dizuet. (...) Gaurko honetan, apur bat hemengo bizi baldintzei buruz hitz egingo dizuet. Txapa larregi ez botatzen saiatuko naiz.
Espetxe honetan, hamabi kide gaituzte gatibu. Modulo baten, Josu Diaz de Heredia (Gasteiz); beste baten, Gotzone Lopez de Luzuriaga (Gasteiz) eta Joxepa Ernaga (Zubiri - Nafarroa) biak elkar; eta gainontzekook isolamenduan: Joseba Arregi (Oinati), Kepa Arronategi (Gernika), Urizar "Gautxori" (Arraxola), Sagardui "Gatxa" (Zornotza; Asier Garzia (Donostia), Aitor Garzia (Gasteiz), Pako Palacios (Santurtzi), Mikel Arrieta (Orereta) ta ni.
Egunero, lau orduko patioa daukagu eta bi txandatan ataratzen gaituzte. Beti ataratzen gaituzte berdin, hau da, egun baten arratsaldean (neguko ordutegia 15:00-19:00 eta udakoa 16:00-20:00) eta hurrengo egunean goizean (urte osoa 09:00-13:00). Gero, 27 ordu segidan ziegan eta berriro arratsaldean, hurrengo egunean goizean... Patioaren neurriak, zabalera 5 m. eta luzera 35 inguru dira. Txakurtegia Patioan dago. Patioaren ondoan, gela txikitxu bat dago eta ondoan dutxa ta komuna (ziegan ez dago dutxarik).
Patioari dagokionez, hori gutxi gora-behera. Ziegak, zabalera 2 m. eta luzera 4 m. dute, eta barrutik dana zementozkoa da. Konketa txiki bat du, komuna, mahai bat eta erropa uzteko zementozko balda batzuk. Atearen beste aldean, horman, "lehio" antzeko bat dago. zeigaren barrutik begirata, lehenago barroteak ditu (bertikalak eta horizontalak) eta gero burni sare bat. Ziegak oso ilunak dira. Aurpegia mahaiaren kontra jartzen baduzu zeru apur bat ikusten da, baina ia ezer. Patio eta ziegaren artean horma bat dago, ziegatik bi metrotara edo, eta horma hori da lehio zulo horretatik ikusten den gauza bakarra. Bizarra kentzeko makinila, artaziak... ezin ditugu ziegan euki. Dagoen gela baten gordetzen dituzte eta bizarra moztu nahi duzunean ematen dizute eta berriro eramaten dute.
Ziegatik urtetzean eta sartzean aldi bakoitzean katxeoak egiten dizkigute (daramagun guztia begiratzen eta raketa pasatzen). Janari guztiak ziegan egiten ditugu. Korreoaren aldetik, astero bi gutun soilik bota ahal ditugu, eta kaletik jasotzen ditugunak, gutxi gora-behera hilabete bateko atzerapenarekin jasotzen ditugu. Telefonoko deiak, astean, bost minutuko bi dei egin ahal ditugu. Bisitak, 40 minutukoak dira eta lokutorioetan oso txarto entzuten da. Hilero, bis familiarra, intimoa (ordu ta erdikoa bakoitza) eta umeekin elkarbizitzakoa (lau ordu) egin ahal dugu. Bai bisitak, eskutitzak ta deiak grabatzen dizkigute. Isolamendutik, soilik lokutorioetara joateko eta bisak egitera ataratzen gaituzte.
Ez daukagu kiroldegira joaterik ez eta aktibitaterik (tallerrak...). Hamar egunean behin gutxi gora-behera, zigor bat jasotzen dugu (parte bat). Patio ondoan dagoen gela, kanpoko komuna... garbitzeari uko egiten diogulako. Horretaz gain, egiten dugun edozein ekimenaren aurrean, asteburuko zigorrak jartzen dizkigute (normalea 10 asteburu). Hau da asteburuetan lau orduko patioa euki beharrean, bi soilik eukitzen ditugu.
Hemengo isolamenduan 24 ziega daude eta gu bakarrik eukitzen gaituzte hemen. Noizbehinka preso arruntak ekartzen dituzte ere (moduloan borrokaren bat eukitzen dutenean) egun pare bat egoten dira eta berriro moduloetara eramaten dituzte.
Ba, gutxi gora-behera hau da hemengo bizi baldintzen inguruan dagoena. Aldaketak edo ematen badira komentatuko dizuet, eta hori bai, zeozer inguruan gehiago zehaztea edo zeozer konkretu jakin nahi baduzue, komentatzen didazue, bale!
Ba gaurkoz ez dakit zer gehiago kontatu. Hori bai, soberan dago esatea, indarrez eta animoz toperaino gaudela. Hemen dago adibidez Gatza kidea, espetxean 24 urte ta erdi daramala eta izugarria da duen indarra ta animoa.
Jotake Garaipena lortu arte!!
Aurrera bolie!!
Egun bat gutxiago geratzen da gure herriaren Askatasuna ospatzeko
2004.10.13
Jagoba"
Informazio gehiago:
e-mail: oihua@barrutik.org
Oihu@ artxibategia: fitxategi guztiak