Iñaki Sanchez Itzubaltzetako presoari bisitak gehiago murriztu dizkiote

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 1a, 11:19

Iñaki Sanchez Melendo "Peke" euskal preso politikoak azaroaren 15etik aurrera hamar laguneko zerrenda itxia izango du bisitak jasotzeko. Horrela jakinarazi zion Mansillako espetxeko zuzendaritzak Itzubaltzeta / Erromoko presoari pasa den astean. Horren arabera ez du ematen presondegiko zuzendaritzak Sanchezek orain arte lortutako erredentzioak aplikatuko dituenik ezta "Peke" 2005eko urtarrilaren 1a baino lehen aterako denik.


Argibide gehiagorako:

Baliteke azarorako kalean egotea Iñaki Sanchez Erromoko presoa
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun