"Ikastetxean Euskaraz Jolasten" ekimena onetsi du Leioako Udalbatzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 2a, 22:08

EAJ-EA, PSE-EE eta EB-Berdeak alderdi politikoen aldeko botuekin onartu zen, joan den osteguneko osoko bilkuran, Leioako ikastetxe publikoetan abian jarri nahi duten "Ikastetxean Euskaraz Jolasten" egitasmoa. PPk, aldiz, aurka bozkatu zuen, aipatu ekimenak "eskola-umeen eskubideak urratzen" dituela uste duelako. Azken hilabetean ugariak izan dira popularren kritikak eta salaketak. Besteak beste, Anjeles Iztueta Hezkuntza sailburuari hainbat galdera aurkeztu zizkion Leioako zinegotzia ezezik legebiltzarkidea ere den Iñaki Gamerok. Eta Josu Jon Imaz EAJko EBBko presidenteak ere esku hartu zuen eztabaidan. Gogoratu behar da gainera, nahiz eta oraingoan alde bozkatu, PSE-EEk ere egitasmoa kritikatu zuela. "Ikastetxean Euskaraz Jolasten" ekimenaren bidez, jolas orduetan eta jantokian euskararen erabilera sustatu nahi dute. Horretarako begiraleak jarriko dituzte zentroetan.

Gaiaren inguruko berriak:

Gameroren adierazpenak "manipulazio lizuntzat" jo ditu Leioako alkateak (2004 Urr 21)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun