Euskal Herrian Euskarazeko (
EHE) kidea den Gabi Basañez sopeloztarra gustura agertu da Bilboko Zigor Auzitegiko Lehen Aretoko hiru epaileek itzultzailerik gabe eta euskaraz epaitua izateko eskubidea duela esan diotelako Espainiako Auzitegi Konstituzionalari. Euskara erabili gura duenari eskubide hori ukatzeak eta itzultzaileak erabili behar izateak Espainiako Konstituzioa urratzen duen edo ez argitzeko eskaera ofiziala egin zuten, joan den hilean, Ruth Alonsok, Nekane San Miguelek eta Edorta Herrerak. Besteak beste, herritarrek euskaraz eta itzultzaile gabe epaituak izateko eskubidea dutela esatea, eta hori aitortzeko eskatzen diote Auzitegi Konstituzionalari. Hala ere, Basañezek ez du konfiantza handirik hartuko duten erabakian. Argazkian, Gabi Basañez EHEko kidea.