Del Olmo epaileak "Egunkaria"ren kontrako jazarpenari segida eman dio

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 4a, 15:58

Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak "Egunkaria auzia" dela-eta itxitako hedabidearen zortzi arduradun ohi auzipetzea erabaki du, 1993an hildako Joxemi Zumalabe barne. Auziperatuak Joxemi Zumalabe zena, Iñaki Uria, Joan Mari Torrealdai, Txema Auzmendi, Xabier Alegria, Pello Zubiria, Xabier Oleaga eta Martxelo Otamendi dira. Aldiz, auzi berean inputatuta zeuden Fermin Lazkano, Inma Gomila, Luis Goya eta Martin Ugalde zena ez auzipetzea erabaki du Espainiako epaileak.

Argibide gehiagorako:

'Egunkaria'-ko zortzi arduradun ohi auzipetzea erabaki du Del Olmok, 1993an hildako Joxemi Zumalabe barne - Berria.info
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun