EHEko hiru talde egiten dute lan Uribe Kostan erakundearen 25. urteurrenean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 4a, 16:53

Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak 25 urte bete ditu gaur. Elkarteak bost herrialdetan jarduten du, 300 bat militanteren lanari esker. Uribe Kostan, hiru taldek osatzen dute eskualdeko lan taldea.

Talderik zaharrena Leioakoa dugu, 1999an osatuta. Beste bi taldeak, berriagoak izanda ere, historia luzea dute atzean. Sopelako EHEk bizpahiru urte jarraian funtzionatu badu gaur arte, 1998 baino lehen ere aritu zen hainbat urtez. Antzekoa da Algortako taldearen kasua. Taldea orain dela hilabete bat sortu bada ere, hainbat aurrekari izan ditu: 1996an bertan behera gelditu zen taldea edota 2000 urtean zehar jardun zuena.

Bestalde, 1998tik pasa den urtera ibili zen Erromoko EHE berriro aurrera ateratzea saiatzen ari dira Itzubaltzetako euskaltzale batzuk.

Argibide gehiagorako:

Euskalgintzaren legamia - Berria

Uribe Kostako EHEko taldeekin harremanetan jartzeko:

Algortako EHE
Itzubaltzetako EHE (sortzear)
Leioako EHE
Sopelako EHE
Bestelako herrietan EHEko taldea sortzeko
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun