Emakumeentzako autodefentsa ikastaroak Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 5a, 22:00

Getxoko Udaleko Berdintasun Arloak autodefentsa ikastaroa antolatu du emakumeentzat, azaroaren 12 eta 13an. Fadurako Institutoko gimnasioan izango dira eskolak eta 12 orduko iraupena izango dute. Hain zuzen ere, azaroaren 25ean izango den emakumeek jasaten duten Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekitaldien barruan dago ekimena. Izenematea 94 466 01 30 telefono zenbakira deituta edo ieizmendi@getxo.net bitartez egin dezakete parte hartu nahi dutenek.

Isabel Bernalek emango duen doako tailer honen helburuak "emakumezkoen beraien konfidantza areagotzea, beren autoestimua hobetzea, defentsa pertsonalerako teknika batzuk ezagutzea, emakumeen kontrako indarkeriaren arrazoiak aztertzea eta egoera arriskutsuei aurre egiteko ahalmena indartzea izango dira", Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak azaldutakoaren arabera.

Ermuakoa eta Basaurikoarekin batera, hiruhileko honetan egiten ari diren ikastaroekin batera eramango da aurrera Getxoko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak, prebentzio eta autoestimuaren alorretan lan egiten jarraitzeko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun