Bertan behera gelditu da Beatriz Fernandezen aurkako epaiketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 5a, 22:01

Herenegun (azaroak 3) egin zen epaiketan, bertan behera utzi zuen Beatriz Fernandez algortarraren aurkako prozesua epaileak, akats formalak izan direla argudiatuta. Hala ere, Fresneseko espetxean (Frantzia) Anjel Otxoantesana bere mutil-lagunari bisita egitea debekatuta dauka denboraldi baterako, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gaurko oihu@ agerkari elektronikoan jakinarazi duenez. Erabaki horren kontra errekurtsoa aurkezteko, 45 eguneko epea utzi du epaileak.

Irailaren 17an Anjel Otxoantezana bisitatzera joan zenean 30 gramo legamia aurkitu zioten Beatriz Fernandezi sartu behar zuen paketean. Hori dela eta, bi egun atxilotuta eduki eta "estupefazienteak" sartu nahi izatea leporatu zioten. Gerora, legamia zela argituta ere, produktu debekatuak sartu nahi izatea egotzi zioten.

Gaiaren inguruko berriak:

Algortako presoen gaineko berriak (2004 Urr 29)

Informazio gehiago:

e-mail: oihua@barrutik.org
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun