Orain dela denbora asko Itxasgane zen gazteriarentzako biltokia. Bertan euskal dantzak, scout eta mendizaleak batzen ziren, ekintza guzti horien gastuak goikaldean zegoen tabernako irabazioekin ordaindu egin zirelarik. Toki hau erre eta Etokizunera pasa zen gazteria. Bi zatitan banatzen zen aipatu elkartea: talde, scout eta dantzarako lehenengoa, eta taberna zegoen aldean, errugbi eta mendiko gauzetaz arduratzeko gela zegoen.
Urte askotan toki barik egon eta gero, gazteria zenbait lekutan bildu izan da (hiltegia, Benantzio, Erromo...) eta Udalak guzti horiek behera bota ditu.
Orain beste leku bat dago: Itzubaltzeta Gaztetxea. Zenbat denbora pasako da Udalak hori suntsitu arte? Ondoan emakume bat bizi da, arazoak izango dituzte? Legeak aldatu beharko lirateke ala alkatea eta bere zinegotziak kargutik kendu? Denborak esango du, guk ekiditen ez badugu.