Leioako gaztea atxilotu dute trafikoaren segurtasunaren aurkako delituagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 9a, 11:04
Getxoko Udaltzaingoak Leioako adin txikiko bat atxilotu du, ustez, Trafikoaren Segurtasunaren kontrako delitua, desobedientzia larria eta agintaritza-agenteen kontrako atentatua egiteagatik. Atxilotutakoa herenegun gaueko 22:00etan Getxoko Kirol Portuaren inguruetan trafikoaren arau-hauste bat egiten ari zenean ikusi zuten udaltzainek. Ziklomotor batean zihoan eta polizia bere atzetik atera zen Areetako kaleetatik, behin baino gehiagotan Trafikoaren Segurtasuna arriskuan jarriz gazteak. Leioan harrapatzea lortu zuten eta han atxilotu zuten. Aipatutako salaketez gain, ziklomotorra nondik atera zuen ere aztertzen ari dira, ustez beste ziklomotor batzuetako pieza txikirekin eginda baitago.
Gainera, asteburu honetan, M.C.M. Getxoko 23 urteko auzokidea ere atxilotu dute, Trafikoaren Segurtasunaren kontrako delitua leporatuta. Atxilotutakoak Arriluzeko kaiako errepideko farola baten kontra jo zuen, larunbat goizaldean, Nissan Micra autoa gidatzen ari zela. Udaltzainek gidaria edari alkoholikoen eragipean zegoela egiaztatu zuten, alkolemia frogan tasa bikoiztu baitzuen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun