Okupazioaren aldeko eguna ospatuko da larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 9a, 15:46
Hainbat martxa eta ekitaldi antolatu dira Ezkerraldean eta Uribe Kostan

Ezkerraldeko eta Uribe Kostako gaztetxe eta gazte asanbladek okupazioaren aldeko eguna antolatu dute azaroaren 13an. Goizean hainbat ibilaldi abiatuko dira herrietatik: Algortatik (Telletxetik) eta Udondotik hasiko dira 11:30ean, eta Xake plazan elkartuko dira Itzubaltzetatik 12:00etan hasiko denarekin. Ezkerraldean, berriz, Sestaon batuko dira Trapagakoa (irteera 11:00etan BBV ondotik) eta Barakaldokoa (irteera 11:30ean gaztetxetik), eta, aldi berean, hauek biak Portugaleteko triangeluan batuko dira 12:30ean Santurtzikoarekin (irteera 12:00etan gaztetxetik). Azkenik denak elkartuko dira Bizkaiko Zubian, eta 14:30ean herri bazkaria izango da Itzubaltzeta gaztetxean.
Bazkalostean gaztetxe eta gazte asanbladen egoera eta funtzionamendua aztertuko dute guztien artean. 17:00etan abokatu batek hitzaldi bat emango du okupazioaren inguruko lege-arazoak aztertuz (isunak, zer egin desalojo baten
aurrean...) Azkenik, kalejira egingo da Itzubaltzeta gaztetxetik Udondora, bertan amaituko baita jardunaldia, Iraina (Zorrotza), Memokrazia (Ezkerraldea) eta Kompañeros de Suicidio (Itzubaltzeta / Erromo) taldeek eskainiko duten kontzertuarekin, euro baten truke.

Jardunaldi honen bidez, alde batetik, okupazioren aurkako azken erasoak salatu nahi dituzte, okupazioa defendatzeko dei eginez eta arazoa kaleratuz. Baina, beste alde batetik, inguruko gaztetxe eta gazte asanbladen arteko loturak ere sendotu nahi dituzte.

Honako hauek dira antolatzaileak:

Itzubalzeta gaztetxea
e-posta: erromokogaztetxea@euskalerria.org

Algortako Gazte Asanblada
e-posta: sastrakagaztetxea@hotmail.com

Udondo gaztetxea
e-posta: udondogaztetxea@sindominio.net

La Kelo gaztetxea
e-posta: lakelogaztetxea@euskalerria.org

Portugaleteko Gazte Asanblada

Barakaldoko gaztetxea
e-posta: barakakogaztetxea@hotmail.com

Trapagako gaztetxea
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun