1959an izan zen Mattel enpresak, New Yorkeko Jostailu Azokan, errubia hau, kurbaz osatuta, lehenengo aldiz aurkeztu zuenean eta berehala jostailugintza goitik behera aldatu eta munduko panpinarik ospetsuena bihurtu zen.
Ordutik, ez bakarrik miloika neskatok jolastu dute Barbirekin, baizik eta pertsona nagusi askok eta askok hauek biltzeari eta altxorrak balira bezala gordetzeari ekin diote.
Arrakasta honek Mattel enpresa aurten Barbie urtea ospatzera bultzatu du eta estatu espainarrean Barbie Fashion Icon antolatzera. Honetan, estatuko ehun bat disenatzaileei bereziki Barbirentzat jantzi bat egitea eskatu diete.
Jota Mas Ge empresa getxotarra aukeratua izan da ekitaldi honetan parte hartzeko. Juana Ruizek eta Garbiñe Urdampilletak euren ezaugarri nagusiekin jantzi bat egin diote Barbiri. Mattel enpresak disenatzaileei Barbiri janzteko eskatutako balditza bakarra empresa bakoitzaren adierazgarri izan dadila izan da, eta horrela egin du Jota Mas Gek.
Nahiz eta miniaturan egindako lana izan, getxotarrek ez dute inolako xehetasunik ahaztu eta osagarriak eta estilismoa Barbirentzat bereziki egindakoak izan dira. Jota Mas Geek ez du normalean horrelako lehiaketetan parte hartzen. Hala ere, kasu honetan era ezberdinean ikusi dute deialdia eta lan talde handia egin dute ekitaldiaren garrantziari erantzun ahal izateko.
Barbirentzat egindako jantzi guztien aurkezpen ekitaldia Azaroaren 24an izango da Madrilen. Antolakuntzak ehun bat panpinak osatutako ibilbidea egitea aurreikusi du, hala nola egindako jantzi guztiak bilduko duen liburu baten argitalpena.