Leioako campuserako autobus-zerbitzuak indartu dituzte azkenik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 10a, 23:51

Zerbitzuen murrizketagatik ikasle, irakasle, EHUko Gobernu Batzordeko kide, Bizkaibuseko langile eta beste hainbat politika eta gizarte erakundeen kritikak jaso eta gero, Leioako campusera doazen autobusak indartu ditu gaurtik aurrera Bizkaiko Foru Aldundiak. Hala ere, aurretik hartutako neurriak zuzendu nahian dabiltzala dirudien arren, Bilbaibus-EHUko lineetan "atzera bueltarik ez" dagoela adierazi du Eusebio Melero Garraiobide foru zuzendariak.

Joan-etorri gehieneko orduetan 168 lagunentzako tokia duten autobus artikulatuak jarriko dituzte lau lineetan; orain artekoek 130-138 lagunentzako tokia zuten. Melerok iragarri duenez, azaroaren 22an beste linea batzuetan zerbitzua indartuko dute.

EHUko autobus zerbitzuak kudeatzen dituen TCSA enpresak Bizkaibuseko beste lineetatik aterako ditu autobusak. Hori horrela, Termibus-EHU bitarteko zerbitzua indartuko dute, 14:00etan astelehenetik ostiralera eta 14:15ean astelehenetik ostegunera. Erandiotik doan Bilba eta unibertsitate arteko zerbitzuak ere, autobus handiagoak izango ditu 7:45ean astelehenetik ostegunera. Enekuritik pasatzen denak, bestalde, zerbitzu bereziak izango ditu 8:25ean astelehenetik ostegunera eta 13:00etan, 14:00etan eta 18:10ean astelehenetik ostiralera.

Horrez gain, Galdakaotik unibertsitatera doan autobusa Santutxutik igaroko da eta hala, Bilbako auzo honetatik ateratzen den zerbitzua indartuko dute.

Gaiaren inguruko berriak:

Ikasturte honetan, Leioako campusetako autobusak dauden bezala uzteko eskatu dio Aldundiari PPk (2004 Urr 08)

Garraioen "gabeziak" ez konpontzea leporatu diote Aldundiari EHUko Gobernu Batzordeko hainbat kidek (2004 Urr 07)

Bizkaibuseko berrantolaketa zerbitzuaren defizitarekin lotu du Aldundiak (2004 Urr 06)

EHUrako autobusak kenduz Aldundia lan prekarietatea sustatzen ari dela diote Bizkaibuseko langileek (2004 Urr 04)

Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean elkartuko dira Bizkaibuseko langileak (2004 Urr 02)

Baliteke mobilizazioak egitea Leioako campuserako autobus gidariek (2004 Ira 22)

Berri gehiago gaztelaniaz:

El PP critica la "etérea" información facilitada por Eusebio Melero sobre la reordenación de Bizkaibus - Europa Press (2004 Urr 06)

Melero justifica la reordenación de Bizkaibus por el déficit de 48 millones de euros del servicio - Europa Press (2004 Urr 06)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun