Perez Iglesiasi dirua modu okerrean erabiltzea egotzi dio IAk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 10a, 21:57

EHUko errektoreak egindako diru faltaren irakurketarekin bat egiten duela azaldu du Ikasle Abertzaleak erakundeak, baina ez deritzo ongi "jasotzen den dirua gutxi dela esan eta gainera zati garrantzitsu bat segurtasun kamara eta zinpeko goardietan inbertitzeari". Juan Ignacio Perez Iglesias unibertsitateak azpiegituran dituen hutsuneak salatuz irten zen herenegun Gasteizko Legebiltzarreko eledunen aurrean.

Gaztesarea webgunean agertu bezala, IAko kideek errektoreak esandakoen gainean euren irakurketa egin nahi izan dute:

"Bat gatoz errektorearekin esaten duenean hezkuntzak diru gehiago behar duela, eta horren barruan unibertsitateak. Baina ez deritzogu ongi, jasotzen den dirua gutxi dela esan eta gainera zati garrantzitsu bat segurtasun kamara eta zinpeko goardietan inbertitzea. Ez dugu nahi dirua inbertitzerik ikasleak mehatxatu, mobilizazioak zapuztu eta salatari lana egiten duten polizietan. Gauza berdina esan dezakegu kanpusetan horren ugariak diren segurtasun kamerez.

Ikasleok gara egoera ekonomiko hau sufritzen dugunak, izan ere nola esan liteke publikoa dela horren tasa altuak dituen zentru bat? Zergatik daude horren beka gutxi? Eta fotokopia eta testuliburuen prezioa zer? Eta pisu eta garraioarena?

Ez badago nahikoa diru, Perez jauna, zerbait egin beharko da gehiago lortzeko. Eta bitartean lehentasunak ezarri behar dira: euskalduntze plana, bekak, tasak ezabatzea..."

Gaiaren inguruko berriak:

Perez Iglesiasek "larritzat" jo du EHUko egoera ekonomikoa (2004 Aza 09)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun