Hamaika arrazoi gehiago gaztetxeen borrokan jarraitzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 10a, 21:59

Azaroak 11 / 11 gazte epaiturik gaztetxea aldarrikatzeagatik

Azkenengo hilabeteetan gaztetxeen aurkako erasoak biderkatuz joan dira; Euskal Jai, Larrabetzuko Hori Bai, Itzubaltzeta, urriak 29ko Bilboko maniaren zapuzketa… Algortan ere ondo dakigu zer den gaztetxeen kontrako errepresioa bizitzea, uda honetan behin baino gehiagotan bizi baitugu.

2004ko azaroak 6

Hain zuzen ere, uda honetan, besteak beste, Aixerrota Gaztetxea okupatu zen, ehundaka gazteren ilusioz eta indarraz. Hala ere, Ibarretxeren ordezkari armatuek ez zuten denbora askorik itxaron, eta hurrengo egunean bertan aurkeztu ziren han zeuden 22 gazte identifikatuz, lau egun geroago gaztetxea behera botatzeko.

Dena den, lehen aipaturiko ilusioa eta indarrarekin ezin zuten amaitu eta bi okupazio gehiago aurrera eraman zituen Algortako Gazte Mugimenduak, biek amaiera berdina izanik.

Uda igaro zen, baina errepresioa ez zen gure aldetik urrundu, zeren eta Aixerrotan 22 identifikatuetariko 11-ri epaiketan deklaratzeko gutuna heldu zitzaien.

Gazte gehienek, epeiketa euskaraz egitea exijitu zuten, bidalitako gutuna gaztelaniaz hutsik baitzegoen.

Bi gaztek (biak adin txikikoak) jada deklaratu dute. Orain, azaroak 11, beste lauri tokatuko zaie zirko honetan parte hartzea. Besteek deklaratzeko bigarren gutunaren zain diraute. Algortako Gazte Asanbladatik sasi-epaiketa honen salaketa egiten dogu, eta berriro ere Algorta herriak gaztetxe baten beharra daukala aldarrikatzen dogu.

EZ GAITUZUE GELDITUKO!!!!

GAZTETXEEN AURKAKO ERASORIK EZ!!!!

GAZTEON AURKAKO EPAIKETA ARROTZIK EZ!!!!

ADI MOBILIZAZIOETARA!!!!!

Algortako Gazte Asanblada
e-posta: sastrakagaztetxea@hotmail.com


Gaiaren inguruko berriak:

Azaroaren 11an deklaratu beharko dute Algortako Gazte Asanbladako kideek (2004 Urr 28)

Aixerrotan zegoen etxea okupatzeagatik Algortako 12 gazte epaituko dituzte (2004 Urr 02)

Kaletik kaleratu gaituzte (2004 Uzt 15)

Ertzaintzak San Nikolaseko kanpaldia etenarazi izana gaitzetsi du Gazte Abertzaleak erakundeak (2004 Uzt 13)

San Nikolasen kanpatuta zeuden gazteak bota dituzte Zarraoaren aginduz (2004 Uzt 13)

San Nikolas plazako kanpaldia eteteko eskatu du Getxoko PPk (2004 Uzt 06)

Algortako Gaztetxearen eraisketaren aurka agertu da Gazte Abertzaleak erakundea (2004 Uzt 06)

San Nikolasen mugagabe kanpatzea erabaki dute Algortako gazteek (2004 Uzt 02)

Atzo Urgull kaleko kultur etxea okupatu eta gaur bota dituzte Algortako gazteak (2004 Uzt 01)

Algortako Gaztetxea bota dute. Manifestazioa 20:00etan Gaztetxetik (2004 Eka 30)

Aixerrotan gaztetxea egiteko etxea okupatu izana salatu du Getxoko PPk (2004 Eka 29)

Getxon aste batean bi okupazio: Erromoko Gaztetxea eta Algortako Gaztetxea (2004 Eka 28)


Ikusi mobilizazioak agendan
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun