Estatuaren abokatuak presoen senideei dirulaguntzak ematea adosten duten udal akordioen baliogabetasuna lortu nahi zuen. Bestalde, errekurtsoa aurkezteko, Getxo Udalak ez zuen estatuaren abokatua legitimotzat hartzen eta gainera auzia epetik kanpo aurkeztu zuela argudiatu zuen. Era berean, dirulaguntza horiek emateko eskuduntza aldarrikatzen zuten udal arguradunek.
Aipatutako sententzian gaiari lotutako legediari erreparatu dio epaileak, udalen eta bestelako erakundeen arteko eskuduntzen banaketa zehazten duen 1996ko Euskal Legebiltzarraren Gizarte Zerbitzuetako Legea aipatuz. Baita kontzientzia eragozleen eta intsumisoen defentsa ordaintzeko tokian tokiko eskuduntza onartzen duen Espainiako Auzitegi Goreneko epaia ere. Aldi berean, udal-eskuduntzak auzokideen interesen eta nahien arabera interpretatu behar direla adierazten du udal autonomiak epailearen hitzetan, gutxiengoko taldeei gizarteratzeko ahalmena onartzearekin batera.
Udalak presoen eta euren familien arteko harremanak eta, horrekin batera, beraien gizartearekiko lotura errazten duen politika eraman dezakeela berresten du epaiak. Eta bide batez, ekintza hauekin bere eskuduntza ez den espetxe politikan ez dela sartzen azpimarratzen du, baizik eta udalerriko bizilagunen bizitzan sortzen diren egoeren inguruan, horretarako ahalmena duelako.
Gaiaren inguruko berriak:
Getxoko presoen senitartekoei laguntzak bertan behera utzi ditu epaileak (2004 Api 02)
Presoen senideei dirulaguntzak epaitegira eramango ditu Espainiako Abokatutzak (2004 Mar 08)
Presoen senideen dirulaguntzen berri emango du Estatuko Abokatutzan Getxoko PPk (2004 Ots 23)
ETAri laguntzea egotzi die Zarraoa eta IU-EBri Getxoko PSE-EEk (2004 Ots 23)