Horretaz gain, komunak, taberna, horretarako biltegia, bilera aretoa eta instalaziotako lokala izango dituen eraikina egingo dute instalazio berrietan. Harmailen azpian zortzi aldagela, arbitroentzako aldagelak, masajistentzako lokalak eta biltegia egingo dira. Hamabost hilabete inguru beharko dituzte lanak burutzeko.
KZgunea berria
Beste alde batetik, azaroaren 24tik aurrera, KZgunea izango du Astrabuduak Atxutegi kalean. Izan ere, Altzagakoak duen jende pilaketa eta erabiltzaile hazkundea dela medio, informatika prestakuntzarako zentro berria ireki behar izan du Erandioko Udalak. Astrabuduko Kzgune berria Altzagako Jado kalekoaren antzekoa da zerbitzu eta lekuari dagokionez. 300 metroko azalera izango du eta bertan 16 ordenagailu egongo dira. Udal jabegoko eraikin horretan auzoko euskaltegi berria ere egongo da.