Getxo Biziako kideen hitzetan, "kultura eta gizarte ekimenetarako lokalak izan eta eurek kudeatzeko eskubidea aitortu eta aukera eman behar zaie herriko gazteei".
Asko dira Algortako Gazte Asanbladako kideak jasotzen ari diren elkartasun mezuak. Atzo bertan, Segik ere bere elkartasuna azaldu nahi izan zien. Horretaz gain, gaztetxearen lorpenaren borrokan jarraitzeko deia egin zion gazte mugimenduari, "eraso guztien gainetik!".
Gaiaren inguruko berriak:
Algortako gazteen aurkako epaiketa hasi da gaur - Gaztesarea