Pilotazale handia eta herrian kirol horren bultzatzailea izan zen Juan Urrutia Arostegiri omenaldia egingo diote igande honetan Gorlizen. 12:30ean emango zaie hasiera ekitaldiei bertoko Pilota Eskolakoek jokatuko duten lehenengo partidarekin. Bide batez, denboraldi honetarako daukaten taldea aurkezteko aprobetxatuko dute. 13:00etan, berriz, Urrutiaren oroimenezko plaka desestaliko du Gorlizko pilotalekuan bere alargunak eta udal arduradunek hainbat oroitgarri emango dizkiete senideei.
Ohorezko aurreskuaren ostean, bigarren pilota partida jokatuko da. Hain zuzen ere, aurten egiten hasi den Juan Urrutia Txapelketaren barruan daude aipatutako norgehiagokak, horren sariak partidak amaitutakoan banatuko dira. Azkenik, luncha egingo dute frontoian bertan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.