Sopelako Udaltzaingoko egoitza berria inauguratu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 12a, 22:33

Gaur 18:00etan ireki dute Sopelako Udaltzaingoko egoitza berria. Besteak beste, gizarteko estamentu ezberdinetako kideek parte hartu dute ekitaldian, Imanol Garay alkateari polizi-etxea inauguratzeko zinta mozten laguntzeko. Besteak beste, Josu Landaluze Herrizaintza zinegotzia, Lagun Artea eta Itzartu elkarteetako ordezkari bana eta aurreskua eskaini zuen dantzaria lagundu zioten udal mandatariari. Ekipamendu teknikoaz aparte, toki handiagoa izango dute udaltzainek. Izan ere, hiru bulego, bilera aretoa, herritarren arretarako lekua eta komunak jarri dituzte bertan.

Horretaz gain, patruila-autoak aparkatzeko bi toki daude barruan. Hortaz, ez dituzte kalean utzi beharko. Udal arduradunek adierazi dutenez, Udaltzaingo zerbitzua Sopelan gaur egun dauden beharrizanetara moldatzeko ireki dute komisaria berria. Herritarrei arreta pertsonalizatuagoa emateko aukera emateaz gain, udaltzain gehiago hartu dituzte.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun