Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako zuzendariak esadakoaren arabera, unibertsitateko langileen segurtasunaren arazoa "zailagoa" da, "lantoki eta ordutegi finkoak dituztelako". Hala ere, irakasleen eta gainerako langileen segurtasun arazoak "ondo landuta" daudela azpimarratu zuen. EHUko segurtasuna bermatzeko, kamerak eta aparteko zaintza-neurriak jarrita ditu Jaurlaritzak. Gainera, Urkijok jakinarazi zuenez, langileen errutinak hausteko eszedentziak eta bestelako neurriak bultzatu dituzte.
PP eta PSE-EEren kritikak
Iñaki Ortega PPko parlamentarioak, aldiz, txostenak ez dituela helburuak betetzen adierazi eta "azalekotzat" jo zuen. Horrekin batera, ETAko presoek EHUn matrikulatu ahal izateak ez diela mehatxatutako irakasleei laguntzen salatu zuen.
Azkenik, Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzako batzordeak egindako lanaren borondate ona nabarmendu arren, emaitza ez dela "behar bezalakoa" salatu zuen Isabel Celaa sozialistak. Erruaren zati handi bat Anjeles Iztueta Hezkuntza sailburuari egotzi zion, "ez duelako gaiari heltzeko borondaterik".