Getxoko XXIX. Nazioarteko Jazz Jaialdiak (Getxo Jazz) ireki du 2005eko Talde Lehiaketan izena emateko epea. Edizio berria datorren urteko uztailaren 1etik 5era bitartean egingo da. Horrela, otsailaren 19a arte izango dute izena emateko epea parte hartu nahi dutenek. Jazz musika interpretatzen duten edozein joera edo estiloko Europako taldeei irekita dago eta parte hartzeko adin-muga 30 urtekoa da (2005ean beteak). Datu hori izena ematean egiaztatu beharko da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!