"Euskal Presoak Euskal Herrira!" lelopean, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak larunbat honetan Euskal Herriko herri guztietan abian jarriko duen sinadura bilketaren harira, Algortako Teletxe plazan ere mahaiak egongo dira 12:00etik 14:00etara.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!