Errotonda berriak zirkulazioan aldaketak eragin ditu Leioako herrigunean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 15a, 22:30

Luis Bilbao Libano kaleko 48 zenbaki parean errotonda berria jartzeak aldaketan ekarri ditu Leioako beste hainbat kaleetan. Sabino Arana etorbidetik (herriguneko errepide nagusia) doazen ibilgailuek geldialdia egin beharko dute ipini berri duten 'stop' seinalean, Luis Bilbao Libanotik datozen kotxeei lehentasuna emateko. Horretaz gain, ezinezkoa izango da Kandelazubietatik Udondoko Lehendakari Agirre plazara zuzenean sartzea. Auzotarrak eta inguruko tailerretako langileak baino ezingo dute baino ezingo dira igaro.

Beste alde batetik, egindako lanak aprobetxatu dituzte udal agintariek ibilgailuei Lehendakari Agirre plazatik Astrabudura sartzea debekatzeko. Oinezkoak baino ezingo dira igaro. "Ez dira gutxieneko baldintzak betetzen inguru horretan autoak bertatik ibiltzeko", azaldu dute.

Azkenik, 91 kotxentzako tokia zuen ikaztegi zaharreko aparkalekura ezin izango da Luis Bilbao Libano kaletik sartu. Bertara heltzeko Udondoko plaza bidean joan beharko dira automobilek. Dena den, aipatutako zati horretan gutxienez beste bi hilabetetan luzatuko dira lanak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun