EHUren defizita eztabaidagai

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko azaroaren 15a

Anjeles Iztueta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak "gezurretan aritzea" leporatu zion ostiralean Isabel Celaá PSE-EEko legebiltzarkideari, honek EHUren defizitaren eta Bizkaiko campuseko instalazioen egoera kaskarraren erruduntzat Eusko Jaurlaritza jo ostean. Iztuetaren hitzetan, defizitaren bi herenak irakasleentzako soldata osagarrien ondorio dira. Bestalde, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak EHUren 2002ko fiskalizazio txostenean jaso duenaren arabera ere, defizitaren erruduna aurrekontuen eta soldata osagarrien artean egon den desoreka izan da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun