Orain dela pare bat aste, eta azaroaren 11an ospatu zuen bederatzigarren urteurrenaren harira, Metro Bilbaok "9 urte eta bi geltoki berri" leloko afitxa kaleratu zuen. Jakina, aipatutako geltokiak Sestao eta Etxebarri dira eta, Metro Bilbaok bere webgunean adierazten duenez, "2005eko urtarrilaren hasieran" zabalduko dira.
Baina geltoki gehiagoz aparte, Metro Bilbaok zonalde berri bat ere estreinatuko du. Orain arteko A, B1, B2 eta C zonaldeez gain, B0 zonalde berria ere izango da laster. Suposatzekoa da zonalde horrek Etxebarri-Basauri ibilbideko etorkizuneko geltokiak batuko dituela. Seguraski, Etxebarrira bidaiatzea Bilbora joatea baino garestiago izango da, batez ere Plentzia, Urduliz eta Sopeloztarrak.