"In This World" filma egongo da ikusgai bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 16a, 13:45

Michael Winterbotton zinemagilearen "In This World" pelikula izango da ikusgai bihar, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Leioako campuseko Areto Nagusian, eguerdiko 12etan hasita, sarrera dohainik dela. Winterbottonek 2002an filmatu zuen pelikula, Iraken aurkako erasoa iristear zegoenean.

EHUko iturriek gaur jakinarazi dutenez, Peshawareko errefuxiatu afganiarren odisea kontatzen du pelikulak. Jamal eta Enayatullaj lehengusuetan jartzen du arreta. Lanean ibiltzeaz eta dirurik ez izateaz nekatuta, Londresera alde egitea erabakiko dute.

Filmaren funtsan, dirua irabazteko pertsonen bizitzarekin jokatzen duten kontrabandisten istorio erreala agertzen joango da. Pelikularen istorioa bukaeratik hasten da. Izan ere, Jamalek Londresen zuen bizitza ezagutu ondoren, errealizazio ekipo bat Pakistanera joan zen dokumentala filmatu ahal izateko.

Winterbotton zinemagile britainiarra aditua da mota honetako pelikuletan, benetako gertakariak askotan agertzen diren dokumental antzekoetan, alegia. Aurretik, beste antzeko lan bat egin zuen Bosniako gudari buruz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun