Bi ertzainen ezbeharra "zerbitzu-ekintzan" gertatutako istriputzat joko du Herrizaingo Sailak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 18a, 22:36

Irailaren 15ean, Erandion bi autok kolpatuak izan ziren bi polizia agenteen lan egiteko ezintasuna "zerbitzu-ekintzan" gertatutako istripuan jasotako zauri larrien ondorio dela onartuko du, azaroaren 24ko batzarrean, Ertzaintzaren Kontseiluak, ErNE sindikatuak jakinarazi duenez. Horrela, euren soldata osoa baino gehiago kobratuko dute. BI-637 errepidean gertatutako auto-istripua argitzen ari zirela, lehendabizi auto batek, eta jarraian furgoneta batek harrapatu zituen ertzain biak.

ErNE sindikatuak berak eskatutakoa onetsiz, aipatutako erabakia hartuko du Javier Balza Herrizaingo sailburua buru izango duen Ertzaintzaren Kontseiluko batzarrak.

Gaiaren inguruko berriak:

Zauritutako bi ertzainen 300 lankide elkartu dira Erandion horrelako gertaerak saihesteko segurtasun neurriak eskatzeko (2004 Ira 16)

Bi ertzain larri zauritu dira Erandion auto eta furgoneta batek harrapatuta (2004 Ira 15)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun