Otsailean epaituko dituzte Kepa Saratxaga, Arkaitz Goikoetxea eta Endika Lejarzegi

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 18a, 22:37

Atzeratu egin zen Arkaitz Goikoetxea, Kepa Saratxaga eta Endika Lejarzegi algortarren eta beste zortzi gazteren kontrako epaiketa 2005eko otsailaren 14tik 17ra egingo da Espainiako Entzutegi Nazionalean, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak oihu@ (2004 Aza 12) agerkari elektronikoan adierazi duenez. Azaroaren 2, 3, 4 eta 5erako iragarrita zegoen arren, atzeratu egin zen abokatuetako bat gaixorik zegoelako.

Euren ukatu duten arren, 1999ko Gabonzahar gaueko 1:45ean Galdakaoko Guardia Zibilaren kuartelaren kontra Molotov koktelak eta suziriak bota eta guardia zibil bati bigarren graduko erredurak eragitea leporatzen diete. Bakoitzarentzat 22 urteko espetxe zigorra eskatzen du fiskalak.

Gaiaren inguruko berriak:

Algortako presoen gaineko berriak (2004 Urr 29)

Kepa Saratxaga, Endika Lejarzegi eta Arkaitz Goikoetxeari 22na urteko kartzel zigorra jarri nahi diete (2004 Urr 08)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun