Dena den, eskuorrian aipatu bezala, alderdi bakoitzari dagozkion ordezkariak esleitzeko orduan D'Hont sistema erabiltzen da, proportzional garbiaren ordez. Eserlekuak banatzeko era horrek "gehiengoa duten alderdien mesederako" da, EB-Berdeak alderdiko kideen hitzetan, "euren botoen arabera legokiekeen ordezkaritza handitzen delako, hautagaitza txikien kalterako". Horretaz gain, emandako botoen %5 lortu behar du gutxienez hautagaitza batek, ordezkaritza eduki ahal izateko.
UKBERRIk egiaztatu ahal izan duenez, Alderdiaren Legearen eraginez legez kanpo utzi ez balute, botoen %5,46 erdiesteaz gain (2.756 boto), gaur egun EB-Berdeakek duen bigarren eserlekua Getxo Biziarena izango zen D'Hont sistemaren arabera (Pilar Azkorbebeitiak okupatu beharrekoa). Hain zuzen ere, hori aldarrikatzeagatik, beraiei "inbutuaren legea" ezarri nahi izatea egozten diete herri plataformako kideei. "Oso bidegabea izan arren, eurentzat interesgarria den hauteskunde-legeriaren zatian oinarrituta, besteok eurentzat kaltegarria den zatiari eusten diogula leporatzen digute", adierazten dute EB-Berdeakekoek.
Sistema proportzional garbia = eserlekuak dantzan
Ehuneko bosteko muga kontuan hartu gabe, sistema proportzional garbia erabiltzeak, berriz, aldaketa handiagoak ekarriko lituzke Getxo Biziaren botoak kontuan izan ezkero. Horren arabera, EB-Berdeek bi zinegotzi eta aipatu ezker abertzaleko herri plataformak gaur egun legokiokeena eskuratzeaz gain, Aralar alderdiak Fernando Hevia eseriko luke Getxoko udalbatzarrean. Hori bai, EAJ-EA eta PP alderdien kaltean: Eusko Alkartasuneko Jose Ramon Bilbao galduko luke koalizio nazionalistak eta Rafael Moreno talde popularrak.
Azkenik, ordezkaritza eduki ahal izateko gutxienez botoen %5 lortu behar izatea kontuan hartuta, aipatutako Aralarren zinegotzia Getxo Biziarena izango litzateke (Mikel Chicotek okupatu beharrekoa).
Batean zein bestean, gobernu koalizioaren gehiengoa, eta hortaz, bozkaketak aurrera ateratzeko ahalmena kolokan egongo litzateke: 25 zinegotzietatik 12 baino ez lituzkete izango gaur egun udal gobernua sostengatzen duten taldeek (EAJ-EA eta EB-Berdeak).
Getxoko udalbatza gaur egun:
EAJ/EA-------20.421 boto -----11 zinegotzi
PP-------------16.102 boto ------9 zinegotzi
PSE/EE-------- 6.351 boto ------3 zinegotzi
EB/Berdeak--- 3.538 boto ------2 zinegotzi
Aralar----------- 1.294 boto -----0 zinegotzi
Getxo Bizia---- 2.756 boto ------0 zinegotzi (Alderdien Legearen eraginez legez kanpo - botoak zenbatu gabe)
Alderdien Legerik gabeko emaitzak:
EAJ/EA-------20.421 boto -----11 zinegotzi
PP-------------16.102 boto ------9 zinegotzi
PSE/EE-------- 6.351 boto ------3 zinegotzi
EB/Berdeak--- 3.538 boto ------1 zinegotzi
Getxo Bizia---- 2.756 boto ------1 zinegotzi
Aralar----------- 1.294 boto ------0 zinegotzi
Proportzionaltasun sistema %5eko muga kontuan hartuz (Getxo Biziaren botoak zenbatuko balira):
EAJ/EA-------20.421 boto -----10 zinegotzi
PP-------------16.102 boto ------8 zinegotzi
PSE/EE-------- 6.351 boto ------3 zinegotzi
EB/Berdeak--- 3.538 boto ------2 zinegotzi
Getxo Bizia---- 2.756 boto ------2 zinegotzi
Aralar----------- 1.294 boto ------0 zinegotzi
Proportzionaltasun sistema %5eko muga kontuan hartu gabe (Getxo Biziaren botoak zenbatuko balira):
EAJ/EA-------20.421 boto -----10 zinegotzi
PP-------------16.102 boto ------8 zinegotzi
PSE/EE-------- 6.351 boto ------3 zinegotzi
EB/Berdeak--- 3.538 boto ------2 zinegotzi
Getxo Bizia---- 2.756 boto ------1 zinegotzi
Aralar----------- 1.294 boto ------1 zinegotzi
Gaiaren inguruko berriak:
Ezker Batuko zinegotziari "presionatzea" egotzi dio Getxo Biziari PPk (2004 Urr 06)
Iritzia: Herriari dagokiona orain - Christian Reinicke / Getxo Bizia herri plataformako kidea (2004 Urr 04)
Esker Batua Berdeek plazaratutako esku orria ikusi:
Getxo Biziaren inbutuaren legea (pdf formatoan)
Getxo Biziak plazaratutako informazio buletina ikusi:
Herriari dagokiona orain!!! (pdf formatoan)
Informazio gehiago:
Ezker Batua-Berdeetako Getxoko toki-batzarra
e-mail: ebbgetxo@yahoo.es
Getxo Bizia herri plataforma
e-mail: info@getxobizia.org