Gurutzagune berria egingo dute Andrakan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 18a, 22:35

Lemoizko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko hitzarmenari esker, gurutzagunea egingo dute Andraka auzoan. Hain zuzen ere, astelehenean onartu zuen egitasmoa lurralde erakundeak eta 360.000 euro emango dituzte horretarako. Beste alde batetik, 300.000 euro jasoko ditu Erandioko Udalak, batez ere, BI-737 errepideko espaloiak konpontzeko. Guztira, 2.385.344 eurotan balioetsitako lanak onartu ditu Aldundiak, Bizkaiko hainbat herritako errepideak berriztatzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun