EHUrekin negoziazio prozesua abian jartzea proposatu dute sindikatuek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko azaroaren 18a

Azkenaldian zeresan franko ematen ari den EHUren defizita dela-eta, LAB, ELA eta EILAS sindikatuetako ordezkariek prentsaurrekoa eskaini zuten atzo (azaroak 17) Leioan. Unibertsitatearen finantzabidearen arazoa berria ez dela eta defizita "dirua ematen duenak" sortu duela gogorarazi ostean, sindikatuek bi proposamen egin zituzten. Batetik, helburua unibertsitateak bizi duen egoerari irtenbide bat bilatzea izanik, EHUk sindikatuekin negoziazio prozesu bat hasi beharko lukeela esan zuten. Bigarrenik, negoziazio horietatik lor daitezkeen akordioak bermatzeko Eusko Jaurlaritzak babes ekonomikoa eman beharko lukeela azpimarratu zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun