Bidezabal eta Plentzia artean ez da metrorik egongo asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 18a, 23:34

Getxon dagoen Maidaganeko trenbide-pasagunean egingo dituzten konpontze-lanak direla eta, metro zerbitzua etenda egongo da ostiral gaueko 11etatik igandera arte (hau barne), Bidezabal eta Plentziako geltokien artean. Aipatutako lehendabiziko geralekutik linea amaiera bitarteko ibilbidea autobus bidez egin behar izango dute bidaiariek, hogei minutuko maiztasunarekin eta dohainik. Bidezabal, Berango, Larrabasterra, Sopela, Urduliz zein Plentziako metro-geltokien ondoan hartu beharko da autobusa.

Maidaganeko trenbide-pasagunean egingo dituzten obren bidez, etengabe bide-zorua konpontzeko egin behar izaten dituzten mantentze-lanak saihestu nahi dituzte
Metro Bilbaok eta Bideak foru enpresak. Izan ere, errepidea eta trenbidea bat egiten dute bertan. Horretarako, "material elastikoen gainean ezarrita, errailak sakonean geratzen diren sei zentimetro lodierako beste horrenbeste hormigoizko harlauzak" jarriko dituzte. Bide batez, autoren bat trenbide gainean gelditzen bada, metroa geldiarazten duen sistema ere ezkutuan geratuko da.

Gutxi gora behera, 200.000 euroko kostua daukate lanek. Gainera, aipatutako neurria Urdulizen ere hartu zen 2003an, 120.000 euroko zenbatekoan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun