Gorliz Irratiak programazio berria aurkeztuko du gaur jai giroan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 19a, 12:37

Gaur gauean aurkeztuko du Gorliz Irratiak ikasturteko programazio berria. Gaueko 10etan jarri dute hitzordua emisorako esatari zein DJek, herriko New Tavern Club ostatuan. Bertan, DJen lanez aparte, opariak, luntxa eta musika ekitaldiak izango dira. Tartean, "Nobel Music" irratsaioaren esatariak diren Arturo eta Tatianak abestuko dute, nahiz eta beste konpromezu batzuk direla-eta berandu helduko direla abisatu. Gorlizko udal irratiaren jaia irekia izango da eta gorliztar zein uribe kostako lagun guztiei bertaratzeko gonbita egin diete.

Ez da espero aldaketa handirik gaur gauean iragarriko den programazio berrian. Izanik ere, uda ostean astiro-astiro bueltatu dira emisorara pasa den ikasturteko hainbat saio. Horrela, "La noche americana" irratiko programarik beteranoena irailaren 5ean hasi zen. "Life NRG", Liebana DJak aurrera eramaten duen Dance musikari eskainitako saioak ere irailean ekin zion emititzeari. Bestalde, "Ser quienes somos" programa urriaren 4tik eta "Musica para no molestar", Punk Rock eta Rock'n Roll irratsaioa urriaren 16tik FMko 107.8an entzun daitezke. Uhinetan dauden beste irratsaio batzuk dira "Nobel Music", "Zona DJ" eta sortu berria den "Las cuentas claras".

Gabon loteria

Bestalde, Gorliz Irratiak gabon loteriako partaidetza atera du. Partaidetza bakoitzean 54.978 zenbakiko bost euro daude. Loteria salgai dago Gorlizko Kultur Etxean, Gorlizko osasun etxeko ondoko kioskoan, Sopelako Elai tabernan eta irratian bertan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun