Txaro Arrazolak bere pinturak erakutsiko ditu Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 19a, 19:03

Txaro Arrazola artistaren "Pintura Gorriak" izeneko erakusketa egongo da ikusgai astelehenetik abenduaren 16ra bitartean Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Leioako campusean, Liburutegi Nagusiko erakusketa aretoan, hain zuzen ere. Zehaztugabeko formak dituzten koadro eta pintura irregularrek osatzen dute bilduma. 25 obra baino gehiago, gehienak jositako oihalaren zatiekin eginiko pintura tekniko misto akrilikoak. "Bizi dugun garaiaren gaiak" azaltzen dira erakusketan. Arrazolaren arabera, "hedabideek hondamendiaren irudiekin betetzen gaituzte egunero, gero eta geldiago ikusten ditugun ezbeharren testigantza grafikoekin".

Arrazola EHUn lizentziatu zen Arte Ederretan, eta Pinturako Master of Fine Arts delakoa egin zuen New Yorkeko Estatuko Purchase College unibertsitatean. Banakako hamar erakusketa baino gehiago egin ditu, baita 17 bat kolektibo ere.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun