Rosarioko hizkuntz kongresuetan, euskara banatuta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 19a, 23:36

Euskaltzaindia eta Nafarroako Gobernuak Argentinako hirian Espainiako Hizkuntzaren Akademiak antolatu duen Espainiaren III. Kongresura joan dira. Euskal Herrian Euskaraz taldea aldiz, herri indigenek eta ezker sozialak antolatutako hizkuntzen kongresuan parte hartzen ari da.

Kongresu ofizialean, Espainiako erret familiaz aparte, espainiera hitz egiten den herrialde guztietako hizkuntzalari, filologo, idazle eta abar bildu dira bertan, espainiararen egoera, arazo eta hizkuntzaren etorkizunaz hausnartzeko.

Data berberetan eta aurreko kongresuari erantzuteko asmoz, Hego Ameriketako hizkuntza komunitate indigenek I.go Hizkuntzen Kongresua egiten ari dira Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxean, «espainieraren imperialismo kulturala salatzeko, hizkuntza gutxituen eta jazarrien borroka aldarrikatzeko eta elkar ezagutza bultzatzeko». Maputxe, guarani, aimara, ketxu eta toba herrietako ordezkariekin batera daude Euskal Herria, Herrialde Katalanak eta Galiziatik joandakoak. Kongresuko antolatzaileek Estatu espainiarreko hizkuntz gutxituei toki berezia eskaini diete, hiru hizkuntza horiek, herri indigenenak bezala, espainieraren inperialismoari aurre egin behar izan diotelakoan. Euskal Herrian Euskaraz gonbidatu dute, eta taldeko kide Gabi Basañez dago han.

Espainieraren kongresuko euskal herritarrak

Aldiz, Euskaltzaindiko lehendakariorde Henrike Knörr, Anjel Lertxundi idazlea eta Nafarroako lehendakaria Miguel Sanz ere Rosarion dira egunotan, Espainieraren III. Kongresuan parte hartzen. Sanzen bisita ikusgarria izan da: Rosarioko Nafarroako Etxean mikrofonoa eskutan eta telebistako kameran aurrean rantxerak abesteaz gainera, hitz gogorrak izan baitzituen euskara eta Hizkuntzen I.go Kongresuaren aurka. Sanzen iritziz, «lekuz kanpo» dago herri indigenek antolatutako batzarra: «Eztabaidaezina den kontu batekin konfrontazioa bilatu nahi dute, espainiera espainiar guztien hizkuntza baita. Espainian hizkuntza gehiago badaude, baina gaztelera da guztion hizkuntza».

EHEk bere aldetik, harridura agertu du Euskaltzaindia Espainieraren Kongresuan parte hartzen ari delako. «Harrigarria da Espainiako erregeak parte hartu duen kongresu batean parte hartzea. Hura kongresu itxia da; genozidioaren gainean hartutako ondorioez aprobetxatzen den hizkuntza baten kongresua da», azaldu du Gabi Basañez sopeloztarrak.

Gaiaren inguruko berriak:

Euskaldunak, Rosarioko bi kongresuetan banatuta - Berria

Hartos de que nos saquen la lengua - Indymedia Argentina

El presidente critica el congreso 'paralelo' - Diario de noticias

Es un error hablar de ‘español’ - Pagina 12

Congreso de la Lengua: Fontanarrosa pidió “una amnistía para las malas palabras” - Clarin
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun