UK aldizkariaren 71. zenbakia etxeetara heldu da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 19a, 22:10

Uribe Kostako euskaldunok buzoian daukagu jada Boluntzarreta elkarteak argitaratutako UK aldizkariaren azken zenbakia. Betiko legez, azala txukunaren atzean mamiz betetako alea prestatu dute Uribe Kostako aldizkariaren kazetariek.

Hamabostekariak, besteak beste, honako hauek ditu gairik garrantzitsuenak:

- Erdi Aro odoltsua, leinu arteko borrokak Uribe Kostan.
- Euskal Herria eta festa, Santi Yanizen argazkiak.
- Ramiro Pinilla idazlearekin elkarrizketa.
- Mardaras odolosteak.
- Euskararen jardunaldiak Getxon, Berangon eta Sopelan.

Aldizkaria oraindik ez baduzu jasotzen, Boluntzarreta elkartearengana jo baino ez duzu egin behar:

uk@aldizkaria.biz
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun