Epaileek euskaraz jakin behar ez dutela dioen erabakiaren aurka azaldu dira EA eta EAJ

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 19a, 21:27

Gaztelaniaz gain, beste hizkuntzak dituzten autonomia erkidegoetan epaileek horiek jakiteko premiarik ez dutela azaldu zuen herenegun Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (CGPJ), txosten baten bidez. EAJ eta EAk jarrera hori gaitzetsi dute, Konstituzioaren aurkakoa izan daitekeela argudiatuz. Gogoratu, UKBERRIk azaroaren hasieran jakitera eman bezala, euskaraz epaitua izateko eskubidea aitortu ziotela Euskal Herrian Euskarazeko (EHE) kidea den Gabi Basañez sopeloztarrari Bilboko Zigor Auzitegiko Lehen Aretoko hiru epailek.

Euskara erabili gura duenari eskubide hori ukatzeak eta itzultzaileak erabili behar izateak Espainiako Konstituzioa urratzen duen edo ez argitzeko eskaera ofiziala egin zioten Espainiako Auzitegi Konstituzionalari, joan den hilean, Ruth Alonsok, Nekane San Miguelek eta Edorta Herrerak. Hala ere, erakunde horrek ez du erantzunik eman oraindik. CGPJk, bitartean, epaileek euskaraz jakin beharrik ez dutela adierazi du.

Kataluniako Parlamentuak epaile eta bestelako langile judizialek berton lan egiteko katalana jakin behar zutela onartu zuen lege organikoa bertan behera utzi nahian kaleratu du CGPJk erabaki hori. Eta euskara zehazki aipatzen ez duen arren, erkidego guztietan izango du eragina. Hala ere, "aholkua eskatzeko gestio bat besterik ez" dela adierazi du Juan Fernando Lopez Aguilar Justizia ministro espainiarra.

Gaiaren inguruko berriak:

CGPJk hartutako erabakiaren kontra agertu dira EA eta EAJ - Gara

Itzultzaileekin egindako epaiketak legezkoak diren galdetu dute - Berria (2004 Aza 02)

Hogeita hamabi hilabete epaiketaren zain - Berria (2004 Aza 02)

Euskaraz epaitua izateko eskubidea aitortu diote EHEko kideari hiru epailek (2004 Aza 02)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun