Maruri-Jatabetik etorriko da, Andrakatik sartuz, hortik aurrera, Lemoiz, Gorliz, Plentzia, Barrika, Sopela, Algorta, Itzubaltzeta eta Areeta igaroko ditu, Bizkaiko Zubia hartzeko eta Ezkerraldera abiatzeko. Lehenengo ordutegiaren arabera (guztiz behin behinekoa), lekukoa goizeko 6:03etan sartuko litzateke Uribe Kostan eta 9:51etan helduko litzateke Portugaletera.
Euskaldunberriak omenduko dituzte
Bestalde, Korrikaren 14. edizioak euskaldunberri guztiak omentzeko asmoa dauka, eta milaka herritar hauek ordezkatzeko Andolin Eguzkitza hartu dute sinbolotzat AEKkoek.
Aurreko edizioan bezalaxe, eta Korrika finantziatzeko, lasterketa baino lehen AEKk "Korrika laguntzailea" kanpainari ekingo dio.
Gaiaren inguruko berriak:
Orreaga-Bilbo ibilbidea egingo du Korrikak 14. edizioan - 2004ko irailaren 27an
Edurne Brouard: 'Hemen bizi diren heldu guztiek jakin beharko lukete euskaraz' - Berria