Fiskalak "Muni"ren lekukoak deskalifikatu zituen esanez ETAko preso kondenatuak zirela. Horren aurrean abokatuak esan zion Mikel Azurmendi ere ETAko preso kondenatua zela eta, hain zuzen, Mikeleri komisarian sinarazi zioten deklarazioa izan da Muni kondenatzeko erabili duten "froga" bakarra, nahiz eta epailearen aurrean Mikelek beti esan hori gezurra zela eta torturaz sinarazi ziotela.
Albaro Arrik beti mantendu du Mexikon zela ekintza hori gertatu zen garaian, eta horrela berretsi zuten epaiketan berarekin garai hartan ziren burkideek. Hala ere, inolako frogarik gabe kondenatu egin dute.
Gaiaren inguruko berriak:
Algortako presoen gaineko berriak (2004 Urr 29)
Atzeratu egin da Albaro Arri preso algortarraren aurkako epaiketa (2004 Urr 02)
Urriaren 1ean epaituko dute Madrilen Albaro Arri preso algortarra (2004 Ira 17)
Albaro Arri "Muni" euskal preso politikoari 10 urteko espetxe zigorra sartu diote Espainiako Auzitegi Nazionalean urrian egindako epaiketan. Epaiketa urriaren 1ean hasi zen Espainiako Auzitegi Nazionalean eta amaitu gabe gelditu zen bertara joan behar zuten guardia zibil bi agertu ez zirelako. Epaiketa horretan 12 urteko espetxe zigorra eskatzen zioten "Muni"ri, Madrilen 1994an Francisco Javier de la Llama Espainiako Armadako sargentuaren autoan "lapa" bat jarri eta hiltzea saiatzea leporatuta. Azkenean, urriaren 22an burutu zen epaiketa.