1998an 6.500 milioiko salmenta egon ziren larruen merkatuan, 2002an 9.000 milioietara heldu ziren. Aurten ere, salmenta igoko dela usta da, izugarrizko kanpaina egiten ari baitiraa, gehien bat, gazteei zuzenduta. Kate Moss, Jennifer López, Beyoncé, bezalako artistak ari dira arropa mota hau saltzen, baita Cindy Crawford, zeinek behin, larruen kontrako iragarkia egin zuen.
Izugarria iruditzen zait horrelako albiste bat irakurtzea gaur egun. Esaten da orain asko saltzen direla ingurumenaren aldeko gauzak, jendea gero eta gehiago berziklatzen duela. Lurraren egoeragatik kexkatuagoak omen gaude, solidarizatuagoak animaliekin; baita desagertzear daudenekin ere, gero eta gehiago arduratzen ei gara horietaz. Baina albiste hau irakurrita, aurrera egitea zaila ikusten dut.
Aipatu berrian esaten dutenez, animalien defentsarako taldeek saiatu dira hau ekiditzen, baina jasotako erantzuna hauxe izan da: gazteok ez dugula nahi zer egin behar dugun inork ere esan diezagula eta erreibindikazio moduan erosiko ditugula larruak.
"Moda" hau laister amaitzea espero dut, baita egin dituzten beroki guztiak saldu ahal ez izatea ere.